Ez ohiko batzarra larunbatean izango da; izena Garmendia txokolategian eman behar da.

Eskura
Larunbat honetan (hilak 21), Gure Esku Dago-k ez ohiko batzarra egingo du Gasteizko Europa Jauregian. Bertara joateko autobusa antolatu dute. Oiartzundik 08:15ean aterako da. Autobuseko txartelaren kostua 5 eurokoa eta eta Garmendia txokolategian eman behar da izena.
Batzarrean
Eskura prozesuak emandakoa finkatu dute eta Gure Esku Dago-ko egiturako hainbat kargu izendatuko dituzte. Batzarra 10:00etatik 14:00etara izango da.