Portu Agintaritzari bideratu diote aho batez onartutako eskera, zerbitzua berak kudeatzen duelako

Donibane eta San Pedro lotzen dituen txalupa, badiaren erdian
San Pedro eta Donibane lotzen dituen txaluparen zerbitzua Mugi txartelaren sisteman txerta dezaten eskatu dute gaur, aho batez, batzar nagusietan.
Ahal Dugu taldeko Patricia Getek bultzatu du eskaera, hasiera batean, Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzari bideratuta, baina EAJk eta PSE-EEk aurkeztutako emendakina onartu, eta eskaera Pasaiako Portu Agintaritzari bideratzea adostu dute talde denek, Portu Agintaritza delako motoraren zerbitzuaren kudeatzailea.
“Pasaitarren eskaera historiko honi erantzun nahi izan diogu”, adierazi du Podemos-Ahal Dugu-k, eta eskumenaren eztabaiden gainetik, garrantzitsuena herritarren zerbitzuak hobetzea dela defendatu dute.