Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Legegintzaldiko Planaren aurkezpen ekitaldia egingo dute hilaren 28an

Legegintzaldiko plana Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren ikuspegi beretik sortu dela azaldu du Mendozak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/11/20
Mendoza, Karrikiri eta Basurto

Mendoza, Karrikiri eta Basurto

Legegintzaldiaren Plana aurkezteko ekitaldia egingo du gobernu taldeak hilaren 28an Merkatuzarren 12:00etatik aurrera. Plan horrek bost erronka dituela esan du Julen Mendoza alkateak ekitaldia iragartzeko eguerdian, Jaione Karrikiri alkateordea eta Nagore Basurto gizarte zerbitzutako zinegotziarekin batera  egin duen agerraldian. Bost erronka horiek elementu komuna dutela zehaztu du gainera, pertsonen bizi kalitatea hobetzea “pertsonak, euren beharrak eta bizimodu ona izatea. Premisa horiek izan behar dute gure jardun politikoaren erdigune”. Garapen sozio ekonomikoaren aldeko apustua egitea, pertsonak babestea,  pertsonentzako ingurune egokia sortzea, sorkuntzan heztea eraldaketarako balio gisa eta pertsonei egokitutako administraio berria sortzea dira bost erronkak, eta horien inguruan “konpromiso zehatzak” hartuko dituela gobernu taldeak esan du alkateak. Errenteria 2025 Plan Estrategikoa oinarrian Legegintzaldiko plana Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren ikuspegi beretik sortu dela ere azaldu du Mendozak, “herriko esparru politiko, sozial, kultural eta ekonomikoko ordezkarien artean egindako hausnarketa estrategiko horrek Erreteriako arazo estrukturalak gainditzeko tresna eman baitzigun”. Horrenbestez, plan estrategikoan txertatuta dagoela plana eta aurrekontuak dituela oinarri gaineratu du: “Aurrekontu horiek herritarren eta biztanleen eguneroko espazio guztietan jarduera eta iniziatiba garrantzitsuak egiteko aukera ematen dute”. Abenduaren 2an egingo den ezohiko udalbatzarrean aztertuko dituzte aurrekontuak. Aurkezpen ekitaldian proiektu guztien gaineko xehetasunak emango ditu gobernu taldeak. Atzera begiratuko dutela eta etorkizun hurbilari ere so egingo diotela esan du azkenik Mendozak, eta aurreratu honako legegintzaldia amitzerako plan estrategikoaren ia proiektu guztiak amaituta izango dituela udalak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.