Puntu ilunak identifikatzeko saioa izango da astelehenean
Bi saio egingo dira: astelehenekoa 18:00etan izango da udaletxeko areto nagusian eta hurrengoa hilaren 30ean egingo dute.
Lezoko Udalak bultzatuta, Emakunde eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin eta Errenteria, Pasaia eta Oiartzungo udalen kolaborazioarekin, Oarsoaldeko leku arazotsuen diagnostiko parte hartzailea egingo dute. Oiartzunen bi saio egingo dira, lehenengoa heldu den astelehenean, hilak 23, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Bigarren saioa hilaren 30ean izango da. Toki batek argitasun nahikorik ez duenean, inguruan zer dagoen ongi ikusten ez denean, entzunak izateko zailtasuna dagoenean, urbanizazio eskasa dagoenean… kasu horiek dira kontuan hartzen diren irizpideak leku arazotsuez hitz egitean. Lantaldeetan parte hartzerik ez baina ekarpena egin nahi duenarentzat, tresna birtuala jarri dute martxan. Herritarrek euren iritzia eta proposamenak bidal ditzakete posta elektronikoaren bidez (