Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak alegazioak aurkeztu dizkio Donostialdeko LZPri

Kontraesanak, legearen aldetik hutsuneak eta iruzurra atzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren proposamen berrian.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/11/20
PTP

Jexux Leonet, Oiartzungo alkatea
Eneritz Arbelaitz, Ingurumen zinegotzia
eta Iñaki Pikabea, Hirigintza zinegotzia

Oiartzungo Udalak alegazioak aurkeztu dizkio LZP Donostialdeko Lurralde Zatikako Planaren azken proposamenari. Horrez gain, kontraesanak, legearen aldetik hutsuneak eta iruzurra atzeman ditu Eusko Jaurlaritzaren proposamen berrian. LZPren prozesua 1997an hasi zen eta tartean hainbat eten izan ditu. Hasierako onarpena 2010ean eman zitzaion eta 20.000 alegazio baino gehiago jaso zituen. Kontraesanei dagokionez, udalak honakoa adierazi du: “Ur berrien okupazioa ekidin behar dela dio, baina proposamen zehatzak ehunka hektarea okupatuz planteatzen dira. Ingurunearen berezko funtzioa nekazaritza eta lehenengo sektoreko erabilera direla dio, baina izugarrizko afekzioa proposatzen du lur mota horietan. Eta herri ereduak errespetatzen dituela dio, baina Oiartzungo kasuan, hirigintzako garapena izan dezaketen lurrak herriko Hirigintzako Plan Orokorrean markatzen direnak baino hiru bider gehiago dira”. Hutsune eta iruzur aldetik, udalak ikusi duenez, Ingurumenarekiko Eraginen Ebaluaketako legedia ez du betetzen. Udalaren ustez, Jaurlaritzak ez du aplikatu arautegi berria eta hori egitea “iruzurra” dela dio. Ingurumen Ebaluaketa bera era “kalitate eskasekoa” dela iritzi dio, “ez baitu betetzen legez ezarritako eduki eta baldintzarik”. Hori horrela, ebaluaketa berriz egiteko eskatu du. Beste hutsunea hirigintzan antzeman du udalak: “Lur gehiegi erreserbatzen ditu dokumentuak garapen urbanistikorako. 2010eko dokumentuan lurralde erreserbek udal gehienen kontrako alegazioak izan zituztenez, Jaurlaritzak kontzeptu berri bat asmatu du (hiri inguruko landa) praktika aurreko erreserbak mantentzeko”. Oiartzunen 270 hektarea izendatu dituzte gisa horretara. Horrez gain, Hirigintza eta Hiri Inguruko Landa bezala, 1.000 hektarea izendatu dituzte Oiartzunen: “Kopuru ikaragarria da: Oiartzungo herri eredua zalantzan jartzen du eta HAPOn garapen urbanistikorako erreserbatutako eremuak hirukoizten ditu, Udalaren eskumenak urratuz. Bereziki, Ergoien, Karrika eta Gurutzen, HAPOarekiko hirigintza lurren diferentzia izugarria da: Gurutzen 3,5 hektarea HAPOn, 29 LZPn; Karrikan, 3 hektarea HAPOn, 10 LZPn; Ergoienen, 8 hektarea HAPOn, 15 LZPn”. Gaintxurizketako plataforma logistikoa Azken proposamenak Lezo-Gaintxurizketa polo logistikoa mantentzen duela eta, egitasmo hori bertan behera uzteko eskatu du udalak, ingurumen zein ekonomiaren aldetik “zentzurik ez” duelako. Udalaren ustez, Gaintxurizketako plataformak beste ekonomia sektoreetan eta herritarren bizi-kalitatean eragin kaltegarriak izango lituzke: “Oiartzunen logistika sektorera bideratutako guneak baditugu, eta etekin ekonomiko txikia eta lanpostu gutxi sortzen dituela egiaztatu dugu”.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.