Herrialde horien nahien eta borroken berri ematen ari dira udaletxean egun internazionalistaren barruan.
Dozenaka herritarrek parte hartu dute jardunaldian.
Egun Internazionalistaren barruko hitzaldiak egiten ari dira gaur (larunbata) Oiartzunen. Kurdistango, Saharako eta Venezuelako herrien nahiak eta borrokak azaltzeko eguna da, herrialde horietan egiten ari direnen ereduak jendaurrean planteatuz. Udaletxean —Doneztebe plazan egitekoak ziren hitzaldiak, baina eguraldi petralagatik udaletxean egiten ari dira horiek— bildu dira hizlariak eta dozenaka herritar.
Ernaik, Azmarrinek, El Watanek eta Askapenak antolatu dute jarduera. Eta herrialde horien gaineko azalpenak ematen Askapenako brigadistak, nahiz Hassanna Aalia ekintzaile sahararra izan dira.