Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo Zarautzen; Illunben ariko da Martin, abenduaren 19an.

Alaia Martin atzoko Zarauzko saioan (Arg.: bertsozale.eus)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo Zarautzen. Alaia Martinek irabazi zuen saioa eta hori horrela zuzenean finalerako sailkatu da. Finala abenduaren 19an izango da, Illunben. 504 puntu lortu zituen bertsolari oiartzuarrak. Beste bi oiartzuar ere aritu ziren atzo, Ander Lizarralde eta Jon Martin. Lizarraldek hirugarren postua lortu zuen Agin Labururen atzetik, 455,5 punturekin eta Jon Martin, berriz, laugarren gelditu zen 451 punturekin.