Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bilduk dio Portuaren Plan Bereziak etorkizuna hipotekatuko duela

Planak «herritarren parte hartze zintzoari bizkar» emateaz gain, «lobby-en ezkutuko aginteriari men» egiten diola uste dute; gaiaren gaineko bilkura berezia iragarri dute

oarsoaldea
Pasaia
2015/11/23
EH Bilduko kideak, Trintxerpen, Portuko Plan Bereziaren balorazioa egiten

EH Bilduko kideak, Trintxerpen, Portuko Plan Bereziaren balorazioa egiten

Kaiko Herrera Pasaiaren biziberritzerako «estrategikoa» dela argi du EH Bilduk, eta, kezka agertu du, Portuko Plan Bereziak «Pasaiaren eta pasaitarren etorkizuna hipotekatuko duela» sinetsita dagoelako. Koalizioaren ustez, «betiko interes ekonomikoei eta lobby-en ezkutuko aginteriari men» egiten dio planak, eta EAJ eta PSE-EE «horien zerbitzari leial eta menpeko agertzen» direla salatu dute, «Pasaia beste 50 urtetarako hipotekatu nahi duen plana txalotu, babestu eta aldeko botoa» emanez. EH Bilduren ustez, «ez da kasualitatea» azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren izenean portuko kontseilaria izan den Nahikari Otermin egun udaleko hirigintza zinegotzia izatea. «Beste edonon bateraezina dena, hemen normaltzat hartu nahi da», salatu dute. Plan Bereziarekin, portuak «Kaiko Herreraren okupazioa bermatzen» duela uste du EH Bilduk, eremua « biltegi» gisa erabiltzen jarraitu ahal izateko.   «Operazioa kolorez janzteko, zenbait hobekuntza estetiko egiten utziko duela agintzen du portuak, eta horretarako dirua, noski, beti bezala, beste instituzioek, herritarrek alegia, jartzen dute», deitoratu dute. Parte hartzeari bizkar EH Bilduren arabera, edonola ere, planak duen «okerrena», honakoa da: «Herritarren parte hartze zuzen eta zintzoan oinarritutako ahalegin handiari bizkar» ematen diola. Gogoratu dutenez, Herrera Herrira herri ekimenak landu zuen ordenazio proposamena, «herritarren eta talde politikoen artean eraikia», udalak bere egin zuen 2011n, ordenazio irizpideak bere eginaz. Aitzitik, herritarren proposamena «interes ekonomikoen kontrakoa dela ulertuta, guztiz baztertu» nahi dutela salatu du EH Bilduk. Biziberritze plan integrala «Interes arrotz eta ezkutuen gainetik», Pasaiak biziberritze plan integrala behar duela defendatu du EH Bilduk, «bertako herritarrak erdigunean kokatuko dituena eta pasaitarrontzat bertan bizi eta lan egiteko aukerak irekiko dituena, gazteentzat bereziki». Koalizioak, «Pasaiak behar duen eraberritze sakon eta dinamikoaren alde» lanean jarraituko duela adierazi du, eta bilkura berezia iragarri du, hilabete honetan bertan, bere oinarri sozialarekin herri elkarteen dinamikan bere ekarpena zein izan behar duen zehazteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.