Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko bat egin dute lau udalek

oarsoaldea
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/11/23
Lau udaletako ordezkariak

Lau udaletako ordezkariak

Adierazpen bateratua egin dute Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo Udalek azaroaren 25ari begira, eta herritar guztiak lau udalerrietan antolatuta dauden ekintzetan parte hartzera deitu dituzte. Horren berri emateko agerraldia egin dute Garazi Lopez Etxezarreta Errenteriako Udaleko Berdintasun zinegotziak, Noemi Arberaz Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, Domi Azpiroz Oiartzungo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, eta  Sergio Ekiza Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Herri konpromisoak sakontzeko ardura hartu dute lau udalek, emakumeek biolentzia matxista orogandik libre bizi ahalko diren bizitza espazio komunak eraiki asmoz: “Herri eta lurralde libreak lortzeko, emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala oinarri izango duten bizikidetza eredu libreak errealitate egiteko, jendarte egituratze parekidea lortzeko finean”. Xedea, pertsona guztiekiko tratu onak bermatuko dituen gizarte batean bizitzea dela gaineratu du Lopez Etxezarretak, berak hitz egin baitu lauren izenean. “Emakumeenganako indarekeriaren aurka agertzearekin batera, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde argiro azalduko den gizartea dugu helburu”. Horri begira, lau konpromiso hartu dituztela jakinarazi dute. Udal politika aktiboa, osoa eta koordinatuagaratzeko konpromisdoa litzateke horietako bat, “emakume eta gizonen arteko berdinatsunaren eta tratu onaren alde”, zehaztu dute. Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko Koordinaziorako mahaiak eta protokoloak sortzea da bigarren konpromisoa. Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei  zerbitzua emateko konpromisoa hartu dute, halaber, emakume horiei ematen zaien zerbitzua jabekuntzan oinarritutako zerbitzu eredua izan dadin. Autolaguntza foroa indartu Indarkeriarik gabeko bizitza baten aldeko emakumeentzako gunea, autolaguntzarako foro berria indartzeko konpromisoa ere hartu dute Oarsoaldeko udalek. Lau udalek sustatzen dute hori, eta Errenterian dago kokatuta, Merkatuzarren hain zuzen ere. Sorburu da prestatzailea eta urte osoan zehar dago zabalik, asteazkenetan,  17:30etik 19:30era. Indarkeriarik gabe bizitzeko asmoa duen emakume taldea biltzen da bertan, eta taldearen laguntzaz nork bere erabakiak hartzen dituela zehaztu dute. Azkenik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira  mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioekin bat egin dute udalek, eta herritar guztiak deitu parte hartzera. Deialdiak herriz herri
  • Pasaia: Hilak 25, asteazkena: Elkarrateratzea Alde gure gorputzetatik lemapean 19:30ean Antxoko Zumardian eta Trintxerpeko alkateordetzan. Bekoz Beko, Harremantxo eta Topaketak deituta.Hilak 28, larunbata: Beldur Barik lehiaketa irabazleak ezagutaraziko dituzte. Pasaiako gazteek hartu dute parte bertan. Amurrion izango da topaketa eta autobus zerbitzua izango da. Abenduak 1, astelehena: Oarsoaldeko puntu ilunak. Antxon bigarren bilera egingo du lantaldeak barrutiko gune arriskutsuak identifikatze aldera. 17:00etan bilduko dira Antxoko Gizarte Ekintzan.
  • Errenteria-Orereta: Hilaren 23 eta 30ean: Indarkeria ikusezinari aurre egiten Emakumeen osasun emozionala eta afektiboa indartzea du helburu, eguneroko bizitzan jasaten ditugun indarkeria mota ezberdinei aurre egiteko baliabideak emanaz. Urte astelehen guztietan zabalik 18:00etatik 19:30era. Prestatzaileak: Maite Carrera eta Lurdes Girón. Hilak 24, asteartea: Oarsoaldeko puntu ilunak. Agustinak eta Gaztaño auzoek bigarren bilera egingo dute lantaldeak herriko gune arriskutsuak identifikatze aldera. 17:30etik 19:30era bilduko dira Fondo Formacionen egoitzan, Agustinak ibilbidea, Z/G. Hilak 25, asteazkena: Manifestazioa Niessendik abiatuta 19:00etan, Indarkeriaren aurkako bidean, emakumeak tinko! lemapean, Oreretako Mugimendu Feministak deituta. Hilak 26, osteguna: Oarsoaldeko puntu ilunak. Pontika, Galtzaraborda, Beraun eta Alaberga auzoek bigarren bilera egingo dute lantaldeak herriko gune arriskutsuak identifikatze aldera. 18:00etatik 20:00etara bilduko dira Jose Maria Usandizaga 2-4 atzea, 1 solairua ezk. Abenduaren 1a arte:Ikastetxeetako ikasleek egindako lanen erakusketa udaletxean, Niessen Merkatalgunean, Galtzarabordako kiroldegian eta Merkatuzarren.
  • Oiartzun: Gaur, astelehena: Oarsoaldeko puntu ilunak. Oiartzungo liburutegian elkartuko dira udalerriko gune arriskutsuak identifikatzeko 19:00etan. Hilaren 30a arte: Erakusketa udaletxean DBH 3. Mailako ikasleen lanekin. Hilaren 24tik 30era: Indarkeriaren kontrako argazki erakusketa plazan. Hilaren 25a, asteazkena: Elkaretaratzea plazan 19:30ean. Hilaren 28a, larunbata: Autodefentsa tailerra pleno aretoan 16:00etatik 20:00etara.
 
  • Lezo: Hilak 28, larunbata: El secreto de Vera Drake bideoforuma 18:00etan Gezalan Gaxuxa emakume taldek antolatuta. Abenduaren 14, astelehena: Oarsoaldeko puntu ilunen ikerketa. 17:00etatik 19:00etara Kultura aretoan.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.