Sariak banatuz eman zioten lehengo larunbatean bukaera Ikuska 2015ari. Carmen Jimenezek zuzendutako Oasis lanak irabazi du Film Labur Onenaren Saria.
Zuzendari Onenari Saria, berriz, Rungano Nyoni eta Hamy Ramezan-entzat izan da Listen lanarengatik.
Epaimahaiaren Sari Berezia, Chistophe M. Saber zuzendutako Distipline lanak eskuratu du, eta, No et Iris, Encara lana izan da publikoari gehien gustatu zaiona.
Emakume Aktore Onenaren Saria Sonia Almarchak irabazi du, Daniel Remonek zuzendutako Los Càrpatos lanarengatik, eta Gizon Aktore Onenaren Saria, berriz, Noomen Handiak, Padre filmean egindako lanarengatik.
Euskarazko lan onenari ematen zaion Mintzagun Saria, azkenik, Eriz Alberdiren Brunilda lanarentzat izan da.
Aurten, 1000 lan baino gehiago jaso dituzte Ikuskako antolatzaileek, eta horietatik 42 hautatu dituzte lehiaketarako. Epaimahaian, Moriarti ekoiztetxeko Jorge Gil, Pablo Malo zine zuzendaria, Euskal Filmotekako kide Nere Pagola eta Ikuskako zuzendari Kike Santiago izan dira.
Erakusleiho lehiaketa
Altzibar kristaldegiak irabazi du Ikuskarekin batera urtero antolatzen duten erakusleiho lehiaketaren sari nagusia. Irungo Kuntshal eskolako Julio Irazabalbeitiak eta Juan Yanezek diseinatu dute erakusleihoa. Paco Rabanne Saria eskuratu dute, hau da, Parisera bidaia diseinatzailearen lana bisitatzeko aukerarekin.
Bezeroek, berriz, Modas Molonaren erakusleihoa izan dute gustukoen. Kuntshal eskolako Ander Sanchez Cayetanok eta Iratxe Goikoetxea Bernalek diseinatu dute erakusleihoa, eta sari gisa, Pasaiako komertziotan erosteko 600 euro jaso dituzte.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.