Beharrezko puntuak lortu ditu OKEko Lehen Mailako taldeak Tenerifeko Granadilla taldeari 2-0 irabazi eta gero. Horrela, 11. postuan jarri dira.

Atzoko partidaren une bat
Beharrezko puntuak lortu ditu OKEko Lehen Mailako taldeak Tenerifeko Granadilla taldeari 2-0 irabazi eta gero. Horrela, 11. postuan jarri dira, hamar punturekin. Tenerifeko taldea Oiartzunekin batera igo zen Lehen Mailara.
Lehenengo zatia husna bukatu zen eta bigarren zatia indartsu hasi zuten oiartzuarrek. Lehenengo gola etorri zen eta partida bukatu baino ordu laurden lehenago bigarrena. Aste honetan atsedenaldia dute oiartzuarrek, hurrengo partida abenduaren 6an jokatuko dute, Levanteren kontra.