Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egunerokoa aldatzeko premia

Indarkeria matxistaren alde guztiak islatzen dituzten argazkiak biltzen ari dira Pasaiako Harremantxo eta Oiartzungo Antiju Morik talde feministak, azaroaren 25aren haritik

eihartze aramendia
Oarsoaldea
2015/11/24
Pasaiako herritarrek indarkeria matxistarekin zerikusia duten mezuak idatzi eta argazkiak atera dituzte Harremantxo taldearen ekimenez. harremantxo talde feminista

Pasaiako herritarrek indarkeria matxistarekin zerikusia duten mezuak idatzi eta argazkiak atera dituzte Harremantxo taldearen ekimenez. Argazkiak: Harremantxo talde feminista

Indarkeria matxista modu askotara bizi dugu egunero eta hori ikusarazi nahi dugu», azaldu du Ane Etxeberria Pasaiako Harremantxo talde feministako kideak. Bide horretatik, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren haritik (hilaren 25ean da), kanpaina bat jarri dute martxan, emakumeen eguneroko mingots hori islatzen duena. Jendeari adierazi nahi duten mezuekin argazkia ateratzeko eskatu diote, eta twitter sare sozialaren bidez zabaltzeko #aldeguregorputzetatik traola erabiliz. «Gai hau planteatzen duzunean muturreko kasuak etortzen zaizkigu burura lehenik eta behin, baina abanikoa oso zabala da. Esate baterako, publizitatean emakumeek jasotzen ditugun mezuak daude, lan munduko desberdintasunak, kirol arlokoak…», azaldu du Ainhoa Mariezkurrena Harremantxoko kideak. Antxon eta Donibanen izan dira jendeari argazkiak ateratzen, «azkenean emakume guztiak gara modu batera edo bestera erasotuak». Ideia iaz Oiartzunen egindakotik hartu dute, bakoitza bere aldarrikapenarekin argazki bat atera zuten. Aurten ere, argazkiekin zerikusia duen iniziatiba abiatu du Antiju Morik-ek. Alde positiboak ere bai Argazki erakusketa bat jartzeko asmoa du Antiju Morik-ek jasotako argazkiekin. Indarkeria matxistarekin zerikusia duten argazkiak ateratzeko eskatu diete herritarrei, baina Harremantxoko kideek diotenaren haritik, lehenik eta behin muturreko egoerak etortzen dira burura.

Genero ziberrindarkeria, bortxakeria bera medio berrien bitartez

Eva de la Peña Palaciosek Harreman, Informazio eta Komunikazio Teknologia bidezko indarkeria aztertu du. Irunen, hitzaldi ziklo baten barruan azalpenak emango ditu. Erik Gartzia Datorren asteazkenean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Irunen, hiriko hainbat emakume taldek, udalarekin elkarlanean, ekitaldi ugari antolatu dituzte [ikus egitaraua beheko taulan].
Genero indarkeria, Interneten eta sare sozialetan ere badago

Genero indarkeria, Interneten eta sare sozialetan ere badago

Horietako bat da Eva de la Peña Palacios (Madril, 1977) Generando elkarte feministako psikologo eta kriminologoak parte hartuko duena. Atzo Cadizen (Andaluzia, Espainia) aurkeztu zuen CTRL+A bada, hobe SUPR. Genero ziberrindarkeria Amor 3.0n. Egunera zaitez! txostena Irun Factory aretoan azalduko du, abenduaren 3an. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) bitartez egiten den indarkeria berriari buruz ariko da De la Peña. «Guk IKT siglei harreman hitza sartzen diogu, IHKT bihurtuz, harremanak edukitzeko modu ohikoa bihurtzen direlako gailuak». Maitasun eredu berriak sortzen ari direla ziurtatu du De la Peñak, eta gehiegikeriazko harremanak egoten jarraitzen dutela baieztatu du. Touch belaunaldia deitzen die belaunaldi berriei: «Esan daiteke besapean iPad edo tablet batekin jaio zirela». Jarraitu duenez,«erlazioak edukitzeko bideak ezberdinak dira, baina finean, jende mota bera da ziberrindarkeriaren atzean dagoena», esan du De la Peñak. Jende bera eta helburu berberak: «Maitasun erromantikoaren eredua betikotzen du, eta guk hori desmitifikatu nahi dugu». Izan ere, hamabost urte daramatza jardunean, eta tarte horretan ohartu da «patriarkatu eredu berri bat» sortzen ari dela. «Begi ubelduarena» indarkeria bakarra ez dela berretsi du. «Hainbat elkarte feministek akats bat egin dute indarkeria fisikoa bakarra balitz bezala azalduz», gaineratu du. Indarkeria fisikoa jasan dutenei «bizirik atera diren emakumeak» deitzen die Generando elkarteko presidenteak: «Zauriak senda daitezke, baina emozionalki kronifikatu egiten da indarkeria». Horrela, esan du hainbat emakumek uste dutela ez dituztela tratu txarrak jasaten, «baina erasotzaileak begirada batekin menpera ditzake». Indarkeria mota horrek suntsitzea baino, menperatzea bilatzen duela ziurtatu du: «Kasu larrienetan, biktimak bere buruaz beste egiten du, ez dute hiltzen». Beste deseraikitzeak «Maitasun erromantikoaren mitoa» deseraikitzeaz gain, beste bi eredu ere desmuntatuko ditu hitzaldian. Alde batetik, feminitate zein maskulinitate eredu hegemonikoak. Azken horri dagokionez, «babesten duen paternalismo baten» joera sumatu du. «Adibidez —zehaztu du De la Peñak—, gizon askok esaten dute etxean laguntzen dutela. Ez. Hori paternalismoa da. Bikote bateko bi kideek modu berdinean egin beharko lituzkete etxeko lan eta zaintzak». Bestetik, egungo edertasunaren mitoa deseraiki nahi dute solasaldian. «Emakumeen gorputzaren kontrako indarkeria sinbolikoa sorrarazten du», ziurtatu du. «Edertasunaren ideologia» patriarkatuari geratzen zaion azkeneko gotorlekua dela adierazi du: «Kontrolatu ezin dituzten emakumeen kontra erabiltzen duten azkeneko baliabidea da». Hori guztia modu ludikoan, hainbat pantailaren bitartez, jorratuko dute abenduaren 3ko solasaldian.

Biharko elkarretaratzeak herriz herri

Pasaia Elkarretaratzea, 19:30ean, Antxoko Gure Zumardian, Alde gure gorputzetatik lelopean. Errenteria-Orereta 19:00etan, Niessenetik abiatuta, manifestazioa, Oreretako Mugimendu Feministak deituta, Indarkeriaren kontrako bidean, emakumeak tinko! lelopean. Oiartzun 19:30ean, elkarretaratzea Doneztebe plazan, Guztion arazoa, guztion ardura. Emakumeon aurkako indarkeriarik ez! lelopean. Irun 17:00etan, hitzaldia Argoiak elkartean, Beatriz Rodriguezek emana: Genero indarkeriak denok kolpatzen gaitu; 19:30ean, elkarretaratzea Zabaltza plazan; 18:30ean, Txingudi Anti Sexista taldeak deituta, manifestazioa Zabaltza plazatik San Juan plazara; 19:00etan, Amaia KZn, indarkeria matxistaren kontrako dantza eta musika ikuskizuna Pauso-K, Skolamusik, eta Irunesa Gimnasia Ritmica taldeen eskutik. Hondarribia Txingudi Anti Sexistak Irunen 18:30erako deitu duen manifestazioarekin bat egiteko eskatu die hondarribiarrei.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.