Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da.
Errenteriako Udalak jakinarazi du Beraungo kirol anitzetarako pista doan erabiltzeko aukera dagoela lan egunetan 9:30etik 13:30era. Pista erabiltzeko gutxieneko denbora frakzioa ordubetekoa izango da. Futbol aretoko pista zein frontoiaren gunea erabiliko ahal direla esan du halaber, baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara, ezta argi sistemara ere.
Erreserba egin aurretik, espazioa erabiltzeko aukera dagoela egiaztatu egin beharko dute interesdunek, eta horretarako 943 44 96 11 telefono zenbakira deitu beharko dute, 8:30etik 14:00etara. Erreserbak gehienez pista erabili nahi den data baino bost egun lehenago egin ahalko dira eta instalazioaren giltza alokairuaren egunean bertan jasoko dute, gehienez alokairua hasi baino ordu erdi lehenago Galtzarabordako Udal Kiroldegian.
Lagapenaren baldintza guztiak Kirol Patronatuaren
web orrian kontsulta daitezke.