Hezkuntza Plataformak elkarretaratzea deitu du biharko
Hezkuntza Plataformak 18:00etan deitu du elkarretaratzea Herriko plazan.
Errenteria-Oreretako Hezkuntza Plataformak elkarretaratzea egingo du bihar Herriko plazan. 18:00etan deitu dute elkarretaratzea eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera. Hilaren 28an, larunbata, herrialdeka egingo diren mobilizazioetarako deialdia egingo dute bertan.
