Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lur azpiko topoa eskatu du udalbatzak aho batez

Trenbidea lurperatuta Errenteria-Oreretak izango dituen onurak beste edozein aukerarekin baino askoz ere handiagoak izango direla nabarmendu zuen Hirigintza zinegotzi Bernar Lemosek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/11/25
Atzoko plenoaren irudia

Atzoko plenoaren irudia

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura egin zuten atzo. Hamahiru puntu zituen gai zerrendak eta luze joan zen horietako batzuen gaineko eztabaida. Aho batez onartu zen bakarra Lurraldearen Arloko Planan (LAP) topoaren lurperatzea aurreikusteari buruzko mozioa izan zen. EAJk topoa lurperatzea ezinbestekoa dela alderdiaren iritziz eta mozioaren alde egingo zuela alderdiak esan zuen Manu Francok. Ildo beretik jo zuen Errenteria Irabazizek. Topoaren ibilbideak lurpekoa izan behar duela esan zuen Jose Cruz Legorburuk eta bide bikoitzekoa, “arazoa da herritarrontzat egungo trazatua. Euskal erakundeek hala ulertzen zutela pentsatzen genuen gainera, Eusko Jaurlaritzak hala jaso zuen Lurraldearen Arloko Planaren barruan”. Alderdiak ez duela ulertzen Eusko Jaurlaritzak berak zergaitik ez duen hala aurreikusten LZPren barruan gaineratu zuen Legorburuk, “espero dugu baliabide ekonomikoak ez daudela ez esatea Eusko Jaurlaritzak, gezurretan ariko litzatekeelako.  AHTak izango duen aurrekontu izugarria kontuan hartuta, ez genuke ulertuko zilegi den eskaera honi halako erantzunik ematea, ez baita ulergarria milaka miloi euro ematea defizitarioa izango den AHTari, eta gure udalerriaren hirigintza garapenerako oinarrizkoa den aldaketaegiteko dirurik ez dagoela esatea”. PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Rodriguezek ere mozioaren alde egin zuen, “ados gaude planteamenduarekin eta urteak daramatza gure alderdiak eskaera bera egiten. Moduak ordea ez zaizkigu egokiak iruditzen”. Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak gogora ekarri zuen gaia behin baino gehiagotan eztabaidatu izan dela eta beti erantzun positiboa jaso duela udalean. Trenbidea lurperatuta Errenteria-Oreretak izango dituen onurak beste edozein aukerarekin baino askoz ere handiagoak izango direla nabarmendu zuen Lemosek. Aho batez onartu zuen plenoak mozio hori. Herritarrentzako arreta zerbitzu integrala Herritarren segurtasunean parte hartzeko tokiko kontseiluaren araudiari hasierako onespena ematea ere aztertu zuten atzoko plenoan. Luze joan zen gaia eta gobernu taldetik adostasunera heltze aldera hainbat aldaketa egin bazituzten ere, EAJk eta PSE-EEk abstentzioaren alde egin zuten. Puntu horrek, EH Bildu eta Errenteria Irabazizeko zinegotzien aldeko bozkekin egin zuen aurrera. Polemika bera ekarri zuen herritarrentzako arreta zerbitzu integrala sortu eta ezartzeari buruz alkatetzak aurkeztu zuen mozioak. Luze eztabaidatu zuten gaiaren gainean alderdi ezberdinetako zinegotziek, eta PSE-EEko bozeramaile Jose Angel Rodriguezek 5 minutuko etenaldia ere eskatu zuen. EAJk eta PSE-EEk ez zuten ulertzen mozioa aurkeztu behar izatea arreta zerbitzua martxan jartzeko, eta alderdi jeltzaleko bozeramaile Maite Peñak eztabaidatu beharrekoa metodologia zela gaineratu zuen. Julen Mendoza alkateak mozioaren arrazoia azaldu zuen: “Irungo Udalarekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu 2014. urtean, hiria erreferentea delako arreta zerbitzuan. Lankidetza hitzarmenaren bidez bertako teknikariek, Errenteriako Udalekoei aholkularitza ematea bilatzen dugu. Beraiek esan digute arreta zerbitzua martxan jartzeko lehenengo urratsa plenotik pasatzea dela. Plenoaren adostasuna beharrezkoa da zerbitzua ezartzeko. EUDELek ere hala aholkatu digu eta guk teknikariek esandakoa egiten baina ez gara ari”. PSE-EEk abstentziorako asmoa bazue ere, alkatearen azalpenak entzunda boto intentzioa aldatu eta mozioaren alde egin zuen, “arduragatik”. Metodologia lantzeko garaian alderdi guztien arteko kontsentsuaren aldeko konpromisoa eskatu zion gobernu taldeari. Mozioak aurrera egin zuen aldeko 18 bozkekin, EH Bildu, Errenteria Irabaziz eta PSE-EE alderdiaren zinegotzien babesarekin. EAJk abstentzioaren alde egin zuen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.