Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'Compact of Mayors' iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak

Full Compliant estatusa lortu du udalak eta hala erakusten duen diploma jaso eskatutako baldintzak egoki bete dituelako.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/11/26
Bengoetxea, Mendoza eta Legorburu

Bengoetxea, Mendoza eta Legorburu

Nazio Batuetako Compact of Mayors (Alkate Ituna) iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak. 2014. urtean aurkeztu zuten iniziatiba hori Nazio Batuek eta helburua, Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak murriztea da, ahulguneak gutxitzea eta udalerri mailan klima aldaketari aurre egiteko ahaleginak areagotzea. Udalsarea 21eko kidea da Errenteriako Udalala eta urteak daramatzala klima aldaketaren aurkako ekintzan aitzindari izateko lanean esan du Julen Mendoza alkateak. “Konpromiso horregatik, eta azken hamabi urtean egin dugun lanagatik  hautatu dute gure udala Euskal Autonomia Erkidegoko beste bederatzi udalerrirekin batera Compact of Mayors iniziatibaren kide izateko”. Urte hauetan guztietan egindako klima aldaketaren aurkako lanak izan du gainera bere saria, Full Compliant estatusa lortu baitu udalak eta hala erakusten duen diploma jaso. Europa mailan 90 udalerri dira Nazio Batuen alkateen Itunera atxikituta, eta horietatik hamalau dira Full Compliant, “horietako hamar euskal udalerriak dira eta Errenteria da bat”, nabarmendu du Mendozak. Egokitzapen plana egin behar Mitigazio plana martxan du Errenteriako Udalak 2014ko maitzaz geroztik, isurketak gutxitze aldera. Hori da Compact of Mayors iniziatibaren zutabeetako bat. Orain, mitigazio plan horri, egokitzapen plana gaineratu beharko diola esan du Niko Bengoetxea teknikariak, hori delako bigarren zutabea, egokitzapenarena. “Iniziatibaren bidez munduan lidergoa hartzen da tokiko erakunde txikiak daudelako, txikiek tiratzen badute errazagoa izango delako estatuak mugiaraztea. Etxetik hasi behar dugu lanean”. Ikusgarritasuna ere lortzen dela gaineratu du, “nola murrizten diren ixurketak, zein lan egiten ari den, esperientziak partekatzen dituztelako udalek bertan”. Errenteriak aurtengo maitzean onartu zuela Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) ekarri du gogora bestalde, Jose Cruz Legorburu Ingurumen zinegotziak, “emisio baxuen ibilbide orria definitzea zen helburua”. Hartutako konpromisoaren arabera, berotegi efektuko gasen emisioak gutxienez %20 murriztea da helburua 2007ko datuekin alderatuta. “Murrizketaren %81 etxebizitzen eremuari legokioke, %14a udalari eta %5a zerbitzuen sektoreari”, gaineratu du Legorburuk.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.