Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Imaz: "Dena oso ondo atera zen, eta gainera, irabazi"

20 urteko pilotaria, profesionalez inguratuta jokatu zuen lehengo ostiralean, Madalensoron, Asegarcek antolatutako jaialdian.

olatz mitxelena
Oiartzun
2015/11/27
Ander Imaz pilotaria

Ander Imaz pilotaria

Txukun ari da azkenaldian pilotan Ander Imaz oiartzuarra; 20 urteko pilotaria, profesionalez inguratuta jokatu zuen lehengo ostiralean, Madalensoron, Asegarcek antolatutako jaialdian.

Profesionalez inguratuta jokatu eta partida irabazi. 22-16 irabazi zenioten Olaetxeak eta zuk Tainta eta Apraizi. Gogoratzeko eguna. Egia esan, oso egun polita izan zen niretzako, amestutako partida. Hasieran urduritasun pixka bat nuen, baina bukatutakoan, poza ere handia. Dena oso ondo atera zen, eta gainera irabazi. Ezin gehiago eskatu. Partidatik zer nabarmenduko zenuke? Nola ikusi zenuen zure burua? Hasieratik banekien partida zaila izango nuela, eta urduri egon nintzen, baina irabazten hasita, beti ere lasaitu egiten zara pixka bat. Bukaeran uste dut lasaiago nintzela eta hobeto jokatu nuela. Aspalditik ez du eman Oiartzunek pilotari profesionalik. Zuk jauzi hori nola ikusten duzu, gertu, urruti? Azkeneko profesionala, nik uste dut, orain entrenatzaile dudan Jose Juan Esnaola izan zela. Urte batzuk pasatu dira. Zaila da azkeneko pauso hori ematea. Gauza asko eman behar dira jauzia egiteko, baina tira, lanean jarraituko dugu, eta iristen bada ondo, eta bestela orain arte bezala segituko dugu. Herriko pilotazaleek zer esaten dizute? Jende gehiagok jarraitzen dit, eta animo gehiago eman ere. Akaso, gehiago ezagutu ere bai. Kontuak, beharbada, galtzean etorriko dira. Baina, beno, animoak beti ondo etortzen dira, eta gustura nago. Bilakaera polita izan duzu azkenaldian. Zure ustez, zerk eraginda? Pilotan ondo eduki behar direnak eskuak dira. Horiek gaizki baldin badituzu, burua ere gaizki, eta dena okertzen da. Azkenean, eskuek erabakitzen dute. Eskuak ondo baldin badaude, jokoa, goizago edo beranduago,  baina azkenean etorriko da, eta nik uste dut orain nahiko joko  puntu onean nagoela. Frontoian, zeintzuk dira Ander Imazen dohainak? Ez dakit… Nik uste dut dena ematen dudala. Kontrarioak hobeak baldin badira, zoriondu besterik ez dago, baina partida bat, niretzako, hori da, dena ematea. Hobetzeko, zertan eragin nahiko zenuke aurrerantzean? Nik uste dut eskuineko eskua dudala onena, eta ezkerrekoan  hobetzeko margena badudala. Eskuinarekin, beti ere, konfiantza gehiago dut. Pixka bat gora egiteko, horretan saiatu beharko dut. Oiarpen hazitako pilotaria zara. Herriko pilota eskolak zein eragin izan du zure kirol bilakaeran? Txiki-txikitatik Oiarpen nago, sei urterekin pilotan jokatzen hasi nintzenetik. Hor garatu naiz. Pilota eskola, niretzako, dena izan da. Dena eman didate, entrenamendu guztiak hor egin ditut, hortik atera naiz. Pilotari izateko hautua noiz eta zergatik hartu zenuen? Ez dakit. Familian ez zegoen inor aurretik pilotan ibilia. Futbola eta bestelako kirolak probatu nituen ere, baina ez zitzaizkidan gustatu. Pilotarekin oso gustura nengoen. Txapelketetan hasi, eta azkenean, harrapatu egin ninduen pilotak. Nola da egun zure egunerokoa? Arratsaldetan kirol eskolak ematen ditut, eta astean hiruzpalau entrenamendu egiten ditut. Horrez gain, txapelketak dezente ateratzen dira, asko pribatuak. Horretan nabil orain murgilduta. Aste honetan, adibidez, Laudion dut partida, eta hurrengo astean, berriz, Zaldibarren. Azkenean, hau ez da geratzen. Aste honetan bada derrigorrezko galdera bat. Etzi zeinek irabaziko du lau t’erdiko finala, Irujok ala Urrutikoetxeak? Nik nahiko nuke Urrutikoetxeak irabaztea, baina uste dut Irujok irabaziko duela. Pilotari bat hautatzekotan? Nik, beti, Titin izan dut gustukoena. Erretiratu eta gero, berarekin jokatzeko aukera izan nuen, eta niretzako oso polita izan zen. Eta pilotalekua? Oiartzungoa oso gustuko dut, beti hemen jokatu dudalako, eta Donostiako Atano ere gustatzen zait dezente. Azkenik, amets bat? Amets bat… [irribarre egin du]. Lehen esan dudan bezala, gora igotzea. Baina pasatzen bada ondo, eta bestela ez da mundua bukatuko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.