Etxebizitza eta lan munduan txertatzeko bideak erraztea direla EAJren helburu 2016ko aurrekontuetan esan du Maite Peña bozeramaileak,
Maite Peña EAJko bozeramailea artxiboko irudi batean
Etxebizitza eta lan munduan txertatzeko bideak erraztea direla EAJren helburu 2016ko aurrekontuetan esan du Maite Peña bozeramaileak, eta horren harira alderdi jeltzaleak hainbat aldaketa egiteko proposamena aurkeztu duela Ogasun batzordean jakinarazi du. Etxebizitza hutsak mobilizatu eta alokairu soizala sustatzea helburu izango duen diru zatia izatea aurrekontuetan proposatu du batetik, “Horren bidez, etxebizitza eskuratzeko zailtasun gehien dituzten herritarrak lagundu ahal izango ditugu”. Horren harira, Alokabiderekin elkarlan hitzarmena sinatu eta udal baliabideak hitzarmen horretara bideratzea eskatu du EAJk.
Enplegu politika aktiboak sustatzea da alderdi jeltzaileak aurrekontuari begira egin duen bigarren proposamena. “Udalerrian enplegua bultzatzea dugu helburu, batez ere 55 urtetik gorako pertsonen artean. Horretarako tokiko merkataritzan eta ostalaritzan kontratazioak egiteko laguntzak eskaintzea proposatzen dugu”.
Herriko saneamendu arazoei irtenbidea emateko ibilgailu xurgatzailea erosteko eskatu du, bestalde EAJk. Azkenik zahartze aktiborako plan integrala garatzea proposatu du, “helduenen ongizatea bermatzeko, beren autonomia indartzeko, eta beraien artean ohitura osasuntsuak sustatzeko”.