Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du.
Ugaldetxoko auzo batzarra
Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du Oiartzungo Udalak, “kalitate onekoak” izan direla nabarmenduz. Hori horrela, herritarrek izan duten “jarrera aktiboa” eta egindako “ekarpen aberatsak” eskertu nahi izan ditu. Aktak
udalaren webgunean daude irakurgai.
114 oiartzuarrek parte hartu dute bileretan eta bizilagun kopurua kontuan hartuta, parte hartze altuena izan duen auzoa Karrika izan da eta Ergoien txikiena. Profilari dagokionez, baina, ez da nahi bezain anitza izan udalaren gusturako, 30 urtez beherako gazteen kopurua “oso txikia” izan baita.
Hauek dira heldu den lau urteetan auzo bakoitzean gauzatuko diren egitasmo nagusiak:
Altzibarren, auzo lokalaren erabilera zehaztu eta prestatzea. Auzo honen zinegotzi arduraduna
Eneritz Arbelaitz da.
Arraguan, Lartzabal Etxadiaren ondoa (aparkalekua eta kirolgunea) eta Ganboxa kalea txukuntzea. Zinegotzi arduraduna
Juan Inazio Ansa da.
Elizalden, parkeak biziberritu eta berrantolatzea, gune arriskutsuetan konponketak eta Elorrondo kalea konpontzea. Zinegotzi arduraduna
Iñaki Pikabea da.
Ergoienen, bidegorritik Arbelaitz bidera doan herribidea bereskuratzea. Zinegotzi arduraduna
Domi Azpiroz da.
Gurutzen, auzogunea berrantolatzea eta auzolana Bizardia inguruan. Zinegotzi arduraduna
Josune Cousillas da.
Iturriotzen, Beheko soroa eta Dorretxe ingurua biziberritzea. Zinegotzi arduraduna
Agurtzane Lekuona da.
Karrikan, Karrika kaleko hoditeria berritzea eta Arraskuko herribidea konpontzea, auzoari larrialdi irteera emateko. Zinegotzi arduraduna
Enekoitz Markos da.
Ugaldetxon, errepideko arazoei irtenbidea emateko azterketa egin eta neurriak hartzea, eta Txipitoko malda konpontzea. Zinegotzi arduraduna
Ioritz Aizpuru da.