Urdazubi herriko Dantxarinean asteazkenean izan zen lan istripua deitoratu du Errenteriako PSE-EEk.

Istripua izan zen eraikina. Argazkia: erran.eus
Urdazubi herriko Dantxarinean asteazkenean izan zen lan istripua deitoratu du Errenteriako PSE-EEk. Irungo langile bat zendu zen istripuaren ondorioz eta beste hiru zauritu, tartean errenteriar bat. Jose angel Rodriguez alderdi sozialistako bozeramaileak babesa eta elkartasun osoa adierazi die hildako eta zauritutako langileen senide eta lankideei, eta erakundeen lehentasuna lan istripuekin amaitzea izan behar duela esan du. Horren harira erakunde publiko, eragile ekonomiko eta sozial guztiei “lan istripuen gaitzari” erantzun egoki eta koordinatua emateko galdegin die, “prebentzio kultara sustatuta”.
Doluminak eman dizkio zendutako Irungo langilearen familiari, eta zaurituta dagoen errenteriarra zein beste bi langileak azakr osatzea espero duela esan du Rodriguezek.