Igande honetan, hilak 29, 5 in'ahalak antzerki taldeak 'Koñots ulia' antzezlana taularatuko du.
‘Koñots ulia’-ren antzezlana
Igande honetan, hilak 29, 5 in’ahalak antzerki taldeak
Koñots ulia antzezlana taularatuko du. Uxue Alberdiren
Euli giro (Susa, 2013) liburuko
Dena ez dago gure esku ipuinean oinarritzen da Amaiur Eppherrek idatzitako antzezlana. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatutako emanaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Sarrerak 5 euro balio du.
Miren eta Koxe baserrira doaz, mutilaren amona hil berriaren etxera. Koxeren haurtzaroko mundura itzulera eginen dute, baina pixkanaka etxean euliak agertzen hasiko dira, beren presentzia geroz eta gaiztoago bilakatuz. Hori da antzezlanaren sinopsia.
Taula gainera lau aktore gazte igoko dira. Horietako batzuk Garaziko Antton Lukuren lizeoko antzerki tailerretik pasatuak dira, eta beste hainbat Amaiur Eppherren iazko
Sape aude antzezlanean arituak dira.