Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteak eta beldur gabeak

Amurrion bilduko dira bihar Beldur Barik lehiaketara ikus-entzunezko lanak aurkeztu dituzten gazteak; topaketan, sariak emateaz gain, indarkeria sexistaren kontrako iniziatibak ezagutzeko aukera izango dute

olatz mitxelena
Errenteria-Orereta,Pasaia
2015/11/27
GoldenMakarrasPriscila Santana Black Txoni, Sonia Tejera Danger dancer, Joselyn Valencia Sua Girl, Sara Santana Kactusha, Jessica De Sousa La ruina, eta Daniela Alejandra Maia Da Silva La Kapri. Golden Makarras taldeko kideak dira, Yo soy rap feministaren egileak. 12 eta 17 urte artekoak dira, eta Pasaiako Jabekuntza Eskolak antolatutako rap feminista tailerreko partaideak. La Furia abeslariaren laguntzarekin sortu dute ikus-entzunezkoa, Beldur Barik lehiaketarako. Molinao auzoan grabatu dute lana, eta beren larrutan bizitutakoak rapeatuz irudikatu dituzte indarkeria matxistaren gaineko hausnarketak. Pasaian bezala, Errenteria-Oreretan eta Irunen ere sortu dituzte Beldur Barik-erako lanak. Errenterian, Pum! izeneko lana egin du Eneko Pascua Belamendiak, 18 eta 26 urte artekoen kategorian. Irunen, adin kategoria berean, Bihotz elastikoa izenburupean, Eider Bravok eta Miriam Loidik sortu dute ikus-entzunezkoa. Lehiaketa orokorretik at, tokian tokian ere lehiaketak antolatzen dituzte hainbat udalerritan. Horixe da, esaterako, Irunen kasua. Herenegun egin zuten tokiko Beldur Barik egitasmoaren  sari banaketa Amaia antzokian, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Horrela, Irunen Neri bost! lanak eskuratu du aurten Irun Beldur Barik sari nagusia. Toki Alai BHIko DBHko lehen mailako ikasleak sortutako lana da, eta indarkeria matxistaren eraginpean egunerokoan bizi daitezkeen egoerak irudikatzen ditu. Erakundeak elkarlanean Beldur Barik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) instituzioek elkarlanean bultzatutako programa da. 12 eta 26 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta indarkeria sexista prebenitzea du helburu. Xede horrekin, eta jendarte eraldaketan laguntzeko asmoz, gazteekin batera hausnarketa bultzatzea da helburua. Ikus-entzunezkoen lehiaketa da, gazteen produkzioen bidez,  neskek eta mutilek, indarkeria sexistaren adierazpenei nola erantzuten dieten erakusteko. Topaketa, bestalde, indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan iniziatibak, taldeak eta pertsonak gerturatzeko baliatzen dute, ikastaro parte hartzaileak antolatuz. Bihar, topaketa Amurrion Neska pasaitar horien antzera, EAE osoko nerabe eta gazte askok landu dituzte ikus-entzunezko lanak Beldur Barik lehiaketarako, guztiak indarkeria sexistaren gainean hausnartzeko helburuz sortuak. Sortzaile denak Amurrion bilduko dira bihar, lehiaketako sariak emateko propio antolatutako topaketan. Doako autobusak antolatu dituzte bertara joan nahi duten gazte guztientzat. Han, sari banaketa zuzenean jarraitu, elkar ezagutu, eta tailerretan parte hartzeko aukera izango dute egun osorako antolatutako egitarauan, beti ere, indarkeria sexistaren gainean hausnartu eta beldurrik gabeko jarrerak bultzatzeko asmoz. Bozketa Programara aurkeztu diren ikus-entzunezko guztiak sarean daude ikusgai, eta lanak bozkatzeko aukera ere badago, programaren webgunean aldez aurretik erregistratuta. Bozketaren ranking-a ere zuzenean jarraitzerik bada, eta biharko topaketan izango diren jarduera guztien informazioa ere badago. Atzo, 13:00etan, neska pasaitarrek egindako Yo soy lana lehen postuetan zegoen bozketan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.