Sententzian azaltzen denez, Aritxulegin egindako ekitaldia, ekitaldi "intimoa" izan zen eta ez da akreditatzen terrorismoa goraipatu zenik.
Auzipetuak Doneztebe plazara iristean
Gaur eguerdian jaso dute abokatuek Aritxulegiko ekitaldian terrorismoa goraipatzea leporatuta epaitu dituzten lau oiartzuarren sententzia. Hala, epaileak absolbitu egin ditu Xabier Iragorri, Ramon Gaztelumendi, Joakin Izagirre eta Ixiar Iñarra. Sententzian azaltzen denez, Aritxulegin egindako ekitaldia, ekitaldi “intimoa” izan zen, hildako familia, senide eta lagunena eta ez da akreditatzen terrorismoa goraipatu zenik. Hala azaldu du Onintza Ostolaza abokatuak, “asunto zilegi bat izan zen, beraz”.
Ramuntxo Sagarzazu ere beste laurekin batera atxilotu zuten, baina preso dagoenez, ez zuten besteekin batera epaitu. Dena den, fiskalak hala nahi badu epaitua izan daitekeela adierazi du Ostolazak.