Beldur Barik saria, Pasaiara
Golden Makarras taldekoen 'Yo soy' rap feministak irabazi du lehiaketako lehen saria
Lehiaketako lehen kategoriako lan irabazlea izan da neska pasaitarrena. Golden Makarras taldekoen rap feministak ez du inor epel utzi, eta epaimahaiak lana saritzea erabaki du.
Bi astetan 5.561 ikustaldi lortu dituzte Priscila Santanak Black Txoni, Sonia Tejerak Danger Dancer, Joselyn Valenciak Sua Girl, Sara Santanak Kactusha, Jessica De Sousak La Ruina eta Daniela Alejandra maia Da Silvak, La Kapri. La Furia abeslariaren laguntzaz ekoitzi dute lana, Pasaiako Jabekuntza Eskolak antolatzen duen rap feminista tailerrean.
Beldur Barik programa gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko helburuz erakundeek bultzatutako programa da. Programak ikus-entzunezko lehiaketa bat antolatzen du, besteak beste. Lehiaketa horren barruko sari banaketa lehengo larunbatean izan zen, Amurrion. Topaketa egin zuten han lehiaketan parte hartu duten gazte guztiek.
