Gaurtik hasi eta abenduaren 12ra bitartean Euskal Herriko anfibioak argazki erakusketa izango da zabalik Xenpelar Etxean.
Gaurtik hasi eta abenduaren 12ra bitartean Euskal Herriko anfibioak argazki erakusketa izango da zabalik Xenpelar Etxean. Ramon Aranbarri argazkilari eta naturalistaren argazkiez gain, Aranzadi Zientzia lwekarteko herpetologia Sailak egindako informazio panelak eta testuak izango dira erakusketa horretan.
Anfibioenganako hurbilketa egitea da erakusketaren helburua, “gertutik beraien edertasunari balioa eatea, kontserbazio aldetik dituzten arazoak azaleratu eta gizartea sentsibilizatzea”, esan dute udaletik.
Errenteria-Oreretan Euskal Herrian topa daitezken 18 espezietatik sei ikusteko aukera dago gaur egun.