Larunbatean kantu-jolas tailerra izan zen Soinuenean. Gela lepo bete zen haur zein gurasoz eta primeran pasatu zuten bertaratu zirenak.
Kantu-jolas tailerra Soinuenean, larunbatean
Larunbatean kantu-jolas tailerra izan zen Soinuenean. Gela lepo bete zen haur zein gurasoz eta primeran pasatu zuten bertaratu zirenak. Donezteben Tren berdea hartuta hamarnaka lagun hurbildu ziren Soinuenearen txokora, Ergoienera. Bertaratutakoek ipuinaren bidez abesti bat ikasi zuten eta soinu desberdinak eginez haurrek horiek errepikatu zituzten.
Itziar Zamorak gidatu zuen tailerra eta bukaeran akordeoiaren laguntzarekin haur zein gurasoak Tren berderaino lagundu zituen.