Udal gobernu taldeak hondakin sistema hautatzeko kontsulta datorren urtean egitea erabaki du
2013ko maiatzean abiatu zuten atez atekoa Lezon
Lezoko EAJk hondakin bilketarako sistemari buruzko kontsulta egingo zuela agindu zuen alkatetza eskuratu berritan, eta hala berretsi zuen lehengo ostegunean,
datorren urteko aurrekontuak defendatzeko plenoan. Hori bai, kontsulta datorren urtean izango dela erabaki dute jeltzaleek, eta honenbestez atez atekoari beste urtebetez eutsiko diote. Horretarako kontratua luzatzea adostu zuen udalbatzak lehengo ostegunean.
Erabakiarekin kritikoena, PSE-EE izan da. Kontsulta egitearen kontra daude sozialistak, eta gogor gaitzetsi dute jeltzaleak gai honetan egiten ari diren kudeaketa, haien ustez, atez atekoa bertan behera uzteko iragarpenak eraman zituelako alkatetzara jeltzaleak. Gaiaren gaineko balorazioa egiteko prentsaurrekoa biharko deitu dute sozialistek.