Mendozaren eta Gomezen agerraldia, bihar, Eusko Jaurlaritzan
Pasaiako badiaren egoeraren gainekoak azalduko dituzte Gasteizen Errenteriako eta Pasaiako alkateek
Eusko legebiltzarrean izango dira bihar Errenteriako alkate Julen Mendoza eta Pasaiako alkate Izaskun Gomez. Oarsoaldeako udalerri guztien izenean, badiaren inguruko errealitatearen berri emango dute han bi alkateek.
Izaskun Gomezek Pasaiako lehengo asteko plenoan jakinarazi zuenez, Pasaiako badiaz ez ezik, ezkerraldeaz ere hitz egingo dute bihar Eusko Jaurlaritzan.
