Errenteriarraren hitzen indarra eta ironia fina, hizkuntzaren aberastasuna eta elipsia erabiltzen erakutsi duen maisutasuna nabarmendu dute epaimahaikideek.
Legorburu lehiaketako idazkari den Antonio Casado Da Rocha poeta hernaniarrarekin
EHUko Filosofia fakultateak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatutako Oihenart Aforismo lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburu errenteriarrak.
Itsasoa den basamortu urdinean aurkeztu zuen Legorburuk lehiaketara, 93 aforismoz osatutako lana, eta epaimahaia osatu duten Cristina Lasa irakasleak, eta Eider Rodriguez eta Juan Cruz Igerabide idazleek Legorbururena izan dela lanik onena erabaki zuten. garaipenarekin, 600 euro eta diploma jaso ditu errenteriarrak.
Poesiaren azpi jeneroa da aforismoa, “pentsamendu filosofikoa jasotzen duten esaldi solteak dira, askotan paradoxari eta kontraesanari lotak”, azaldu du Legorburuk. Epaimahaikideek berriz , errenteriarraren hitzen indarra eta ironia fina, hizkuntzaren aberastasuna eta elipsia erabiltzen erakutsi duen maisutasuna nabarmendu dute.