San Silbestre lasterketa, maila guztetako korrikalarientzat
Bihar zabalduko du San Silbestre lasterketarako internet bidez izena emateko epea EAT Errenteriako Atletismo Taldeak.
Bihar zabalduko du San Silbestre lasterketarako internet bidez izena emateko epea EAT Errenteriako Atletismo Taldeak. Aldaketa nagusia izango du lasterketak aurten, izan ere antolatzaileek zehaztu dutenex, ezingo da taldeka parte hartu. Horren ordez, zirkuituari buelta bat emateko aukera izango da aurten, 3,5 kilometro egiteko aukera eta horretarako dortsal berdea banatuko diete korrikalariei, edo ibilbideari bi buelta emateko aukera. Azken aukera horrekin 7 kilometro egingo dituzte korrikalariek, eta horiei dortsal gorria banatuko diete.
Herritar guztiei eman nahi diela lasterketan parte hartzeko aukera EAT-k, eta horri begira egin dutela aurtengo aldaketa esan dute, “maila guztietako korrikalariak nahi ditugu San Silbestrean”.
Guztira 1.000 dortsal banatuko dituztela aurreikusi dute urte amaireako lasterketaren harira.
San Silbestre txikia ere
San Silbestre txikia ere antolatuko du Errenteriako Atletismo Taldeak. Horren harira, Oarsoaldeko eskola guztietan Eskola Kirola programaren koordinatzailearen bidez dortsalak eskuratzeko aukera izango dutela ikasleek jakinarazi dute lasterketaren antolatzaileek.