Jasotako diru zatiarekin Goiko Plaza frontoia berritu, liburutegiko sabaia konpondu, E. Salaberria eraikinaren txukunketa, zein Polentzarrene kaleko lanak egin ditu udalak.
236.904 euro jasoko ditu Lezok Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pasaialdea Biziberritzeko proiektuaren harira. PSE-EEko Garapen Ekonomikorako zinegotzi Jose angel Sanchezek laguntza garrantzitsua dela esan du, ” aurtengo aurrekontuetan Lezoko Udalak inbertsio errealetarako aurreikusitako diru zatiaren %70a suposatzen du laguntza horrek”. Ezinbesteko eta beharrezkoak direla halako laguntzak esan du bestalde Sanchezek, “Lezoren biziberritze sozial eta kulturala bultzatzeko”.
Besteak beste, jasotako diru zatiarekin Goiko Plaza frontoia berritu, liburutegiko sabaia konpondu, E. Salaberria eraikinaren txukunketa, zein Polentzarrene kaleko lanak egin dituzte. Altamirako espaloiak, barandak eta igerilekuko aparkalekuan egin beharreko lanak egiteko ere baliatuko dute aldundiaren laguntza hori.