Hainbat adituk hitzaldiak emango dituzte gaur, hilak 2, ElikaEsport zentroan, 16:00etatik 20:00etara.
ElikaEsporteko Aritz Urdanpileta
Hainbat adituk hitzaldiak emango dituzte gaur, hilak 2, ElikaEsport zentroan. 16:00etan aurkezpena egin eta gero, Ruper Ayala Jarduera Fisikoan eta Kirolean lizentziatutakoak hartuko du hitza eta
Osasunerako Promoziorako Estrategiak: Bizi ohiturak, elikadura eta jarduera fisikoa izeneko hitzaldia emango du.
Gero, Alba Velazquez giza nutrizioan eta dietetikan adituak Osasunerko dieta orekatua hitzaldia emango du 16:45etik 17:15era. Gauza berean aditua den Maria Manerak elikadura begetarianoaz hitz egingo du 17:15etik 17:45era. Hori bukatuta, Juan Carlos Benaventek jarduera fisiko motei eta egokierari buruz hitz egingo du eta ondoren osasuneko profesionalei zuzendutako hitzaldia emango du Benaventek berak, entrenamendu profesionalen oinarriei buruzkoa, hain zuzen.
Aritz Urdanpiletak osasunerako eta kirolerako hidratazioaz mintzatuko da 19:15ak arte eta bukatzeko kirolarientzako elikadurari buruzko tailerra izango da Anna Saulok eta Anne Etxanizek.
Hitzaldi guztiak doakoak dira.