Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriarren ahotsak, bilduta

Ahotsak egitasmoaren barruan errenteriarrek egin duten ekarpenaren berri eman zuten atzo agerraldian

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2015/12/02
Idoia Etxeberria Ahotsak egitasmoko kidea, Julen Mendoza alkatea eta Edurne Zabala, atzoko agerraldian

Idoia Etxeberria Ahotsak egitasmoko kidea, Julen Mendoza alkatea eta Edurne Zabala, atzoko agerraldian

Ahotsak egitasmoaren barruan, 46 errenteriarren testigantza jasota dago. Egitasmoaren helburu nagusia da Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkera bildu eta hedatzea, “lehen sukaldeetan, su ondoan egiten zen hori jasota gelditzea”, esan zuten atzo herriko ahotsak aurkezteko egin zuten ekitaldian egitasmoaren arduradunek. Hori, Errenteria-Oreretan, adineko 46 pertsonen testigantzak bilduz egin dute, eta horiek 1.242 pasarte eta 1.087 bideorekin jaso dituzte. Transkribatutako uneak 110 dira orotara. Edurne Zabala errenteriarra arduratu da lan hori guztia egiteaz herrian. 2010ean jasotakoak izan ziren testigantza gehienak, eta esan zuenez, horiek jasotzeko etxeetako ateak zabalik izan zituen, eskerrak eman zizkien harrera egin zioten herritarrei eta haien senitartekoei, “jarrera irekia izan dute nirekin, eskuzabala”. Testigantzetan, gehienbat, herriaz, eta herriak izandako aldaketetaz mintzo direla protagonistak esan zuen atzoko agerraldian Zabalak, nola garai batean herria lantegiz betea egon arren, baserri giroa ere bizi zela, eta herritarrek elkar laguntzeko beti etxeetako ateak zabalik zituztela. Eta industrializazioak herriaren izaeran eta itxuran izandako aldaketen gaineko iritziak ere badaude testigantzetan, eta nola bertakoek jakin uzten elkarbizitza modu berriak sortzen, bizitza soziala indartuz, nahiz eta batzuetan aldaketa horiek galera bezala sentitu bertakoek. Testigantza horiek guztiak Ahotsak-en webgunean ikus eta entzun daitezke. Eta bertan parte hartu dutenei eskerrak emateko, Jose Luis Maritxalarrek idatzitako bertsoak kantatu zituen atzo Zabalak. Ondoko bideokoak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.