"Ideiak berritu eta salneurriak estutzeko" eskatu die ahal duten neurrian saltokiei Rodriguezek , "erosketak erakargarriago egingo dituztelako horrela".
Herriko saltokiak babesteko eskatu du PSE-EEk eta horren harira, Gabonetako erosketak bertan egiteko deia egin die errenteriarrei: “Ahal den neurrian erosketak Errenteriako dendetan egitea eskatu nahi dugu, hori delako haien jarduna eta sortzen dituzten lanpostuak mantentzeko modua”.
Herritarrei bai, baina merkatariei ere egin die eskaera Jose angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak. Azken horiei, “ideiak berritu eta salneurriak estutzeko” eskatu die ahal duten neurrian, “erosketak erakargarriago egingo dituztelako horrela”.
Ahalegin komun horrek bizitza emango diela herriko kaleei gaineratu du Rodriguezek, “kontsumoa aktibatuta bizitza handiagoa emango diogulako gure saltokiei eta kaleei”.