Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da hilaren 10ean
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izango da hilaren 10ean, eta horren harira bi film laburren emanaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Sarek. Euskal presoek zein iheslariek bizi dituzten eskubide urraketak salatu nahi dituztela emanaldiaren bidez esan du Sarek. Telmo Esnal eta Zigor Garro zuzendarien film labur bana aukeratu dute, eta ondoren solasaldia ere izango da. Hitzordua Niessen Aretoan egin dute 19:30ean, doakoa izango da, eta herritar guztiak deitu dituzte bertan parte hartzera, “denon artean harriak mugituko ditugulako”.