Xabier Goienetxea preso oreretarrari 14 urteko espetxe zigorra ezarri diote.
Angel Mari Elkano eta Eusebio Lasaren epaiketaren atarian, Libre Eguna antolatu dute Oreretan
Gaur hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean 04/08 sumarioan auzipetutako 35 lagunen kontrako epaiketa. Horien artean Eusebio Lasa eta Anjel Mari Elkano oreretarrak daude. Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten 2007an Seguran (Gipuzkoa) eta zortzi urte beranduago hasi da epaiketa, hainbat atzerapenen ostean. Auzipetuek ukatu egin dituzte akusazioak gaurko saioan, eta epaiketak bihar 10:00etan izango du segida. Hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen diete Lasa, Elkano eta beste 33 auzipetuei.
Segurako operazioaren epaiketaren harira, elkarretaratzea deitu dute biharko Errenteria-Oreretan. Epaiketa politikoak salatzearekin batera elkartasuna helarazi nahi diete Elkano, Lasa eta beste auzipetu guztiei. 19:00ean izango da elkarretaratzea Herriko Plazan.
Elkarrateratze horretan parte hartzeko deia egin dute Orereta Ikastolako gurasoek Elkano eta Lasari elkartasuna adierazteko. Izan ere, Orereta Ikastolako irakasle da Elkano eta Lasa, gurasoa.
BERRIAk epaiketaren zuzeneko jarraipena egin du.
Goienetxeari 14 urteko espetxe zigorra
Xabier Goienetxea preso oreretarraren eta beste bost lagunen kontrako epaiketa atzo amaitu zen, eta dagoeneko
jakinarazi dute epaia. Goienetxeari 14 urteko espetxe zigorra ezarri diote. Azaroaren 2an hasi zen Goienenetxea eta beste bost euskal presoen aurkako epaiketa Parisen, eta hilabetera amaitu da.
Joan den uztailaren 7an atxilotu zuen poliziak Goienetxea beste hiru lagunekin batera Orbaitzen (Behe Nafarroa). Goienetxeari ETAko kide izatea egotzi zion poliziak.
Oreretarrak 2008an alde egin zuen jaioterritik, Espainiako poliziak, Fernando Grande Marlaskaren aginduz, Oarsoaldeko hogei bat gazte independentistaren aurkako operazioa egin zuenean. Urte hartako abenduan, agerraldia egin zuen beste hiru pertsonekin batera, erakunde armatuan sartzeko urratsa egingo zutela iragarriz.