Euskararen Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du PSE-EE-k
Adierazpen instituzionala egin du errenteriako alderdi sozialistak Euskararen Egunaren harira. Euskararekiko euskal gizartearen atxikimendua “erabatekoa” da PSE-EEren ustez, “euskarak ez du bere historian egun duen egoera baino hobeagorik izan. Nabarmena da erakundeek, talde sozialek, eta baita norbanakoek ere eraman dutela euskara gaur egun duen egoera horretara. Hala ere urratsak egiten jarraitu behar dugu, ikasten zein erabiltzen, adostasunetik eta askatasunetik”.
Euskarak euskal hiztunek nahi duten lekua betetzeko eskubidea izan behar duela gaineratu du alderdi sozialistak, “Espainiako beste hizkuntzek bezala. Izan ere Espainia eleanitza da sortu zenetik”. Eleaniztasuna onartu eta garatzeko urratsak ematea ezinbestekoa dela gaineratu du PSE-EEk.