Euskararen Egunari otordu goxo batekin eman diote hasiera; 18:30ean Mintzodromoa izango da Fermiñenen.

Gabonetako euskal otordua prestatu dute
Euskararen Egunari otordu goxo batekin eman diote hasiera. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta, Gabonetako euskal otordua tailerra eman du Patric Peryk. Bertaratu direnek hiru platereko otordu bat nola egiten den ikasi dute: lehenengo frantses porru epelak (zainzuriak) erromes-maskor krema eta urdaiazpikoarekin prestatu dute; gero, ahal paparrak gibel gordin eta sagarrarekin ezti saltsatan; eta postre bezala, gaztaina eta txokolatezko pastiz bat.
18:30ean, Mintzodromoari hasiera emango diote Fermiñenen eta bukatzeko Euskaraz bizi nahi dut! triki-pintxo poteoa egingo dute Doneztebe plazatik.