Mintzodromoan bildu dira gaur euskara ikasleak
Txirrita AEK-k antolatu du, Euskararen Eguna ospatzeko
Pasai Antxoko euskara ikasleak Mintzodromoan bildu dira gaur goizean, Euskararen Eguna euskaraz hitz eginez ospatzeko. Dani tabernan bildu dira euskara ikasleak, ohiko ikasgeletatik at ere mintzapraktika egin asmoz. Antxoko Txirrita AEK-k antolatu du gaurko Mintzodromoa.
