Kultur artekotasuna eta askotariko jatorritako pertsonen integrazioa zeharka landu nahi ditu Gazteria eta Hezkuntza sailak jardunaldien bidez.
Kultur artekotasuna eta askotariko jatorritako pertsonen integrazioa zeharka landu nahi ditu Gazteria eta Hezkuntza sailak, eta horri begira,
Anizatsunean hezi jardunaldiak antolatu dituzte udalak eta Jatorkin elkarteak elkarlanean. 16 eta 19 urte arteko gazteei begirakoa da jardunaldia eta bi saio eskainiko dituzte Jatorkin elkarteko kideek Merkatuzarreko balioanitz gelan. Lehena hilaren 11n egingo dute (ostirala) 17:00etatik 20:00etara. Bigarrena, hilaren 12an (larunbata) 10:30etik 12:30era.
Lehenengo saioan kultur aniztasunaren gaineko tailerra egingo dutela azaldu dute antolatzaileek, eta bigarrenean genero identitatea kontuan hartuta, musika eta bideoen analisia egingo dute parte hartzaileek. Jardunaldien helburua sentsibilizazioa lantzea eta jatorrieberdinetako gazteek elkar ezagutzea da, “beraien artean zubiak eta harremanak eraikitzea nahi dugu”. Aniztasunean hezi proiektua bide horretan egingo den lehen proiektua bada ere, horrelako ekintza eta proiektu gehiago antolatzeko asmoa duela jakinarazi du udalak, “kultur aniztasunari eta askotariko jatorria duten pertsonen integrazioari bultzada ematea”.