Urdaburu Mendizale Elkarteak Gipuzkoako Biraren bosgarren etapa egingo du hilaren 13a (igandea), Urkarregi mendatetik Ermuara. Ibilbidean zehar, Kalamua (771), Akondia (749), eta Urko (798) mendiak igoko dituzte. Denera 800 metroko gainbehera duen 12 kilometroko ibilbidea egingo dute. Parte hartu nahi dutenek Irdabururen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era edo telefonoz deitu ordutegi berean 943 52 78 79 zenbakira. Autobusa Iztietako geltokitik aterako da 07:00etan.
05 Urkarregi-Ermua