Sari banaketa berean 10 bitxiak saria eskuratu zuen Errenteria-Oreretako Bambola saltokiak.
Javier Aramendia saria jasotzen
Krisialdia aukera bilakatzeko izan duen gaitasunagatik jaso du saria Casa Aramendiak. Joan den ostiralean jaso zuen Gipuzkoako merkatarientzat erreferente den saria Javier Aramendiak. Sari banaketa berean 10 bitxiak saria eskuratu zuen Errenteria-Oreretako Bambola saltokiak.
Casa Aramendiak kudeaketa ereduagatik eta ingurugiroarekin duen konpromisoagatik jaso du saria, eta baita enpresan egin dituen teknologia ezarpena eta establezimenduen irudiarengatik ere. Lokal bat izatetik, hamar edukitzera pasa da Casa Aramendia. 2.000 urtean zabaldu zituen ateak Errenterian Javier Aramendiaren eskutik eta 3langilerekin hasi zuen negozioan, egun 33 langile ari dira lanean lokal guztietan.
Beste saritua Errenteriako Bambola saltokia da. 10 bitxiak saria jaso du Oarsoaldeko merkatariek hala erabakita. Andrea Romeo da Bambolaren jabea.