Gabonei begira haur guztiek oparia izatea bilatzen dute kanpainarekin alderdi sozialistak.
Iazko kanpainaren irudia
Gabonei begira haur guztiek oparia izatea bilatzen dute kanpainarekin alderdi sozialistak eta PSE-EEko gazteek, eta horren harira herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera eta elkartasuna oparitzera. Bilketa martxan da jada eta urtarrilaren 2ra arte izango da aukera jostailuak eramateko Errenteriako Herriko Etxera. Jasotako opariak Gurutze Gorrira eramango ditu alderdi sozialistak. Honakoa kanpainaren laugarren edizioa izango da.