Muittu! egitasmo pilotua jarriko dute martxan
Lehen Hezkuntzako 2. Mailako haurrek, prebenjaminek, jolasen bidez gaitasun fisikoak lantzea da asmoa.
Lehen Hezkuntzako 2. Mailako haurrek, prebenjaminek, jolasen bidez gaitasun fisikoak lantzeko asmoz, Muittu! egitasmo pilotua jarriko du Oiartzungo Udalak. Horren bidez, urtarrilaren 18tik ekaina bitarte astean ordubeteko bi saioa egingo dituzte. Hileko kuota 9 eurokoa izango da.
Elizalde Herri Eskolan eta Haurtzaro Ikastolan izena emateko orriak banatu dituzte dagoeneko eta interesdunen gurasoekin bilera egingo dute urtarrilaren 11n, xehetasun guztiak zehazteko. Bilera Elorsoro kiroldegiko bilera gelan izango da, 17:00etan.