Kanpainako ekitaldi nagusia egingo du Oiartzungo EH Bilduk larunbatean
Independentziarako eman nahi den pausoa irudikatzeko bakoitzak etxetik zapatak eramateko eskatu dute.
Etzi, hilak 12, Oiartzungo EH Bilduk Espainiako Gorteetako hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du. 12:00etan izango da Doneztebe plazan. Independentziarako eman nahi den pausoa irudikatzeko bakoitzak etxetik zapatak eramateko eskatu dute.
Bien bitartean, bozkak prestatzen ari dira Alkatetxean eta gaur bigarren saioa egingo dute 17:00etatik aurrera.
