Urte hasieran Kirol Astea egin zuten udalak antolatuta lehen aldiz eta izan zuen arrakasta kontuan hartuta, heldu den urterako prestatzen hasiak dira.
Herri kirolak izan zituzten hizpide, besteak beste, Kirol Astearen lehen aldian
Urte hasieran Kirol Astea egin zuten udalak antolatuta lehen aldiz eta izan zuen arrakasta kontuan hartuta, heldu den urterako prestatzen hasiak dira. Egitaraua osatzeko herritarren proposamenak jaso nahi dituzte; hala, gaiak eta herrira etortzea nahiko luketen kirolariak proposatu nahi izanez gero, Jokin Sukuntza kirol teknikariari bidali behar da
mezua.
Lehenengo aldi horretan euskal kirolak, elikadura, txirrindularitza, mendi lasterketak… gaiak izan zituzten hizpide eta hizlari moduan Migel Mari Lasa, Abel Barriola, Maite Maiora, Dorleta Eskamendi aritu ziren, besteak beste.