Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osasuna eta ondarea uztartzen dituen 'Lezoko ibilbideak' egitasmoa aurkeztu dute

Hiru ibilbide bildu dituzte gidan adin guztietako pertsonei begirakoak. Altamiran kokatzen da horietako bat eta oinez zein bizikletaz egiteko aukera ematen du. Beste biak berriz Jaizkibelen barrena egitekoak dira

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/12/10
Lezoko Ibilbideak egitasmoaren aurkezpena

Lezoko Ibilbideak egitasmoaren aurkezpena

Lezoarren bizi kalitatea hobetzea da udalaren helburua eta baita Lezok duen ondare historiko-kulturala zein naturala ezagutaraztea ere Kepa Garbizu alkateak esan duenez. Bi helburuak biltzen dituen egitasmoa aurkeztu dute gaur Garbizu berak, Mikel Arruti aurreko legealdiko Euskara eta Kultura zinegotziak, Aitor Thalamas Lezoko Osasun Zentroko zuzendariak, Lander Zurutuzak eta Ingurumen, Kirola eta Kultura teknikariek. Harro eta pozik azaldu da Garbizu, “halako egitasmoak ez ditugulako egunero esku artean”. Lezoarren osasuna hobetzea bilatzen duela Lezoko ibilbideak egitasmoak, baina horrekin batera lezok duen aberastasuna ezagutzera ematea ere baduela helburu egitasmoak azaldu du alkateak: “Naturarekiko errespetuzko jarrera ere bultzatu nahi dugu. Azkenean, udala ahalegin berezia egiten ari da Jaizkibel babesteko eta Lezoko landa eremua ezagutzera emateko”. Hiru ibilbide bildu dituzte gidan adin guztietako pertsonei begirakoak. Altamiran kokatzen da horietako bat eta oinez zein bizikletaz egiteko aukera ematen du. Beste biak berriz Jaizkibelen barrena egitekoak dira, lehena Xoxolurra alarguntza 11 kilometroko ibilbidea da eta mendiaren hegoaldeko magala zeharkatzen du; bigarrena, berriz, Olazar Lorbide ibilbidea da, 4,5 kilometro ditu eta aurrekoa bezala oinez egitekoa da. Orain aurkeztu duten emaitza, aurreko legealdian hasi zen lantzen udala. Elkarlanean egindakoa Elkarlanean egindako egitasmoa izan dela nabarmendu dute aurkezpenean hitza hartu duten guztiek, udaleko departamendu ezberdinak izan dira egitasmoaren atzean lanean, eta oinarria berriz, Joxe Mikel Garmendia eta Lander Zurutuzak 2005. urtean argitaratu zuten Lezoko ibilbide pedagogikoak izan dela esan du Arrutik. Ibiltzen hasi eta paraje benetan politak direla Lezon, eta ibilbideen gida esku artean izatea benetan pozgarria dela gaineratu du Arrutik. Zahartzaro aktiboa aurrera emateko ezinbestekoa dela programa esan du bere aldetik Thalamasek, eta udalarekin zubiak eraikitzen hasteko bidea urratu duela egitasmoak gaineratu du Osakidetzaren ordezkariak. Bi panel informazioarekin Ibilbideekin, zein bizimodu aktiboa izateko gomendioak biltzen dituen bi panel kokatu dituzte Lezon. Bata Bekoerrota kiroldegiaren sarreran dago, hura da nagusiena, bestea berriz, Xoxolurran jarri dute. Ibilbideak biltzen dituen eskuorria berriz, ez dute momentuz lezoarren buuzoietan utziko, “udal eraikinetan eta Oarsoaldearen turismo agentzian izango dira nahi duenak har ditzan”. Udaberriarekin batera banatuko dituzte gidak lezoarren buzoietan, orduan egingo baitute egitasmoaren gaineko aurkezpen zabalagoa. Gizarteratze fasea egingo dute orduan, eta horri begira hainbat ekintza antolatu dituzte jada. Ibilbide gidatuak antolatuko dituzte udaberrian bertan hasita herritarrentzat zein kanpokoentzat ibilbideak aurkeztu eta ondare historiko naturalaren berri emateko, eta udalerriko ikastetxeentzako tailerrak. Argazki rallya ere nahi dute egin, parte hartzaileen argazkiekin erakusketa antolatzeko. Bien bitartean ibilbideen informazioa Lezoko udalaren web orrian kontsulta daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.