Elkarretaratzea egin zuten atzo Errenteria-Oreretan, Donostian eraso egin zioten herritarrari babesa adierazteko
Elkarretaratzean hamarnaka herritar bildu ziren
Sexu erasoen kontrako elkarretaratzea egin zuten atzo arratsean Errenteria-Oreretan, Xabier Olaskoaga plazaren ondoan. Aurreko asteburuan Donostian herriko emakume batek sexu erasoa jasan zuen, horregatik elkarretaratzea: eraso horiei “ez” esan zioten errenteriarrek, Oreretako Mugimendu Feministaren deialdia jarraituz.
Aurreko egunetan Durangon eta Lasarte-Orian ere izan dira emakumeen kontrako sexu erasoak.