Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen zazpigarren etapa egingo du hilaren 19an.
Nazar herritik pasako dira ibilaldian
Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Erromes Bidearen zazpigarren etapa egingo du hilaren 19an. Horrenbestez, Nafarroako Galbarra herria eta Kodeseko santutegia lotuko dituzte, eta tartean Acedo, Asarta eta Nazar herriak igaroko dituzte. Zeharkaldia egiteko bost ordu eta erdi beharko dituzte Erromesen Bidearen zazpigarren etapa egiten dutenek.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek elkartearen egoitzara jo beharko dute izena ematera ostegunetan 19:30etik 21:30era edo ordutegi beran telefonoz deitu 943 52 78 79 zenbakira. Autobusa 07:30ean irtengo da Zumardiko autobus geltokitik.