Helburua, ile apaindegietan euskararen erabilera sustatzea izan da.
Aurretik sariak banatu dituzte bezeroen artean. Irudian Lezoko irabazlea
Euskaraz ederrago! kanpaina egin dute Oarsoaldeko lau udalerrietan urte osoan zehar Errenteria-Oreretako, Pasaiako, Lezoko eta Oiartzungo udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzaz. Helburua, ile apaindegietan euskararen erabilera sustatzea izan da. Orain kanpaina amaitzeko ispilu-orraziak banatzen ari dira egitasmoan parte hartu duten ile apaindegiek bezeroen artean euskararekiko eta saltki horiekiko izan duten jarrera saritzeko.
Kanpainaren antolatzaileek herritarrak ileapaindegietan euskaraz hitz egitera animatu dituzte, “euskara ile apaindegietako ohiko hizkuntza izan dadin. Euskaraz ederrago baikara denok ere”.